XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BERTSOZALEARENTZAT HIRU ZITA ASTEBURU HONETANLea-Artibaik jantzi zuen berriro ere Bertsolari Gazteen
Kafe Antzokian jokatu zen sariketa horretako finala eta saioak Bizkaiko bertsolaritzak geroa ondo segurtaturik duela frogatu zuen,
Bilbok 394,5 puntu atera zituen.
Lea-Artibaik, ordea, 405,5 puntu.
Jon Lopategik saioaren bukaeran adierazi zuenez, 50 bertsolari gaztek hartu dute parte sariketa honetan eta tartean oso bertsolari politak daude.
Iaz eta aurtengo edizioen nobedadea Bilboren gorakada izan da.
Egia da Bilboko taldean kanpoko errefortzuak daudela, herrietatik ikasketak egitera bertara joan diren bertsolariak, baina egia da, baita ere, taldean euskaldun berriak ere badirela, Marta Ortiz, esate baterako.
Bizkaiko bertso harrobiaLea-Artibaik kendu zion Bilbori atzo Kafe Antzokian jokatu zen Bertsolari Gazteen BBK saria.
Bilboko taldeak badira bertsolari batzuk euskaldun berri direnak.
Oso maila polita atzo jokatu zen finalean.
BILBO
Joxean AGIRRE
Marta Ortiz Bilboko taldeko handien mailako bertsolaria da.
Aita Burgoskoa da eta amak, tolosarra izanik ere ez daki euskararik, bere gurasoak ere kanpotarrak zirelako.
Hala ere, Martak ez du inolako arazorik zortziko txikian bere lagunei ziria sartzeko.
COU egiten ari da eta datorren urtean euskal filologia egitera joango da Gasteizera, baina han ere bertsotan segitzeko asmoa du.
Ez da euskaldunberri bakarra.
Matxalen Zabaljauregi eta Urtzi Urrutikoetxea ere bilbotarrak dira, nahiz eta hauen kasuan ama edo aita euskalduna izan.
Paiatarrak, Bilboko taldekoak badira ere, Algortakoak dira eta amak ez daki euskaraz, saio askotara joaten bada ere.
Atzo, esate baterako, han egon zen bi semeen saioa entzuten.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren antolatzaile BBK da, noski, baina bankuarekin batean antolatzaile dira Bizkaiko Bertsolari Elkartea eta Bizkaiko Ikastolen Elkartea.
Ikastolen izenean igo zen, beraz, Jon Lopategi atzo Kafe Antzokiko agertokira sariak banatzera.
Txikien mailako bi hirukoteen arteko saioarekin zabaldu zen finala eguerdiko 12ak ondo paseak zirenean.
Agurrean bertan egin zuen Alfredo Paiak euskaldunberriei buruzko aipua.
euskaldun berri naizen ezkero gaur frogatu dut honela
Txikien (17 urte bitartekoen) saioan kartzelako gaia izan zen beharbada ikusgarriena.
Eta Alfredo Paiarenak izan ziren onenak.
. ona izan ezkero lortuz zenbait sari
Bertsorik politenekoa ondorengoa izan zen.
Mandalunizek azken puntua eman zion:
, erantzun zuen. hainbestek hori xedetzat hartuz jaurti du bere indarra
gure kaletan erdara dugu entzuten dugun bakarra
Hemendik 20 urteko Euskal Herriari bertso bat botatzeko agindu eta honako hau bota zuen:
. estatu espaniar inperialista alboan utzi duala
kaletan zehar jendea pozik, kezkarik gabe bezala, utopia bat dirudi baina, esan behar ikusi ahala
Handien bertsoak hautatzen hasiko bagina, ez genuke bukatuko, maila oso txukuneko saioak egin baitzituzten gehienek.
Agurrean nabaritu zen gazteok ez zetozela denborapasa.
Ur botilak
Hontaz ikusi koktelarena ez da izan zalaparta
hasi zuen bertsoa eta honela bukatu zuen:
.
Hortik atera kontuan zer planetan etorri ziren Santutxuko bertso-eskolan entrenatzen diren batzuk.
Marta Ortizek eta Joseba Artzak oso saio polita egin zuten 8ko nagusian eta oraindik politagoa, final osoko onena seguru asko, Leire Bilbaok eta Arkaitz Estiballles gai bero samar baten inguruan: Ama eta semea zarete. Arkaitz, semea, etxera etorri da eta maitasuna egiten harrapatu du ama, Leire, sukaldean aitarekin
.
Leireren bukaera bat ikusgarria izan zen:
. baina utzi dezagun nire bekatua
sukaldea baitugu leku sakratua
, erantzun zion Estiballesek. gizonekin zabiltza gau eta egun maiz
Amatxo, ezin naiteke ibil aurpegi alaiz
Handien saion gisako edo antzeko bertso txukun asko entzun zen.